ERRAMUN MARTIKORENA
Erramun Martikorena (Baigorri, 1943) Ipar Euskal Herriko ahotsik esanguratsuena da. "Otsobi" goitizenez ezaguna, kanturako zaletasuna artzain lanbidearekin partikatu du behenafartarrak azken hogeita hamar urteotan. Entzulearengan berehala eragiten duten ahots horietako bat du Martikorenak, indartsua eta aldi berean sentsibilitatez gainezka egiten duena, hunkigarria bezain naturala. Ahots hutsezko kantari aparta da Martikorena, Euskal Herrian direnen artean onenetakoa.
Diskografia :
- Olerkarien oihartzun (Elkarlanean)
- Aire Xaharretan (Agorila)
- Kantuz sortu naiz eta (Agorila)
- Herrian (Agorila)
- Baigorriko artzain laboraria (Elkarlanean)
- Otsobi (Elkarlanean)
- Elorrietan Loreak (Agorila)


