Egilea, musikagilea, abeslaria eta olerkaria, Ipar Amerikako frankofoniaren artista garrantzitsuenetako bat da Zachary Richard. Louisiana bere sorterriko estilo tipikoak islatzen ditu bere musikak, baina ez du inolako etiketarik nahi. "Gombo" musikal mamitsua bezain bakarra sortzen jakin izan du. "Coeur Fidèle" bere album berriarekin, berriro ere bere lana hobetu du Zacharyk.
1976tik 1981era, Montrealen bizi izan zen Zachary eta denboraldi horretan zazpi album grabatu zituen frantsesez. "Travailler c'est trop dur" lanaren egilea da. Hainbat arrakasta eta hainbat "urrezko disko" lortu ondoren, Zachary bere Louisiana maitera itzuli zen 80. urteen hasieran, eta abentura berri bati ekin zion, ingelesez grabatuz oraingoan. Bi album egin zituen Rounder Records-entzat, "Zack's Bon Ton" eta "Mardi Gras Mambo", eta gero beste bi disko, A&M "Women in the Room" eta "Snake Bite Love", eta gelditu gabe musika-birak egiten hamar urte eman ondoren, nazioarteko publikoa bereganatu zuen.
1994an, Acadiar Munduko Kongresuaren ondoren, Zacharyk, bere herentziaren indarrak astinduta, kultura acadiarraren hizkuntzara itzultzea erabaki zuen. Emaitza harrigarria da benetan "Cap Enragé", platinozko disko bikoitza, klasiko bihurtua. Album horrekin, frankofoniarekin zuen konpromisoa baieztatzen du Zacharyk.
Zachary Richard olerkaria ere bada. Bere bigarren bildumarekin, "Faire Récolte" Champlain Literatur Saria lortu zuen, Amerikako Bizitza Frantsesaren Kontseiluak emana, Ipar Amerikako kultura frankofonoari eginiko ekarpenarengatik. Sarah bere alabaren laguntzaz, hura arduratzen baitzen ilustrazioaz, "Conte Cajun" argitaratu zuen, ekaitz baten ondorioz hondoratu zen lagun talde baten historia hunkigarria. Adin guztietako haurrentzat.
Zachary Richard besteengandik bereizten duena ez da soilik bere egile edo abeslari bikainaren aldartea, baizik eta kultura frankofonoarekiko duen konpromisoa ere. Action Cadienne erakundeko kide sortzailea da, Louisianan frantses hizkuntza babestu eta sustatzeko boluntarioek osaturiko erakundea da hori. Ekoizlea eta narratzailea izan zen telebistako dokumental batean, "Against the Tide, komunitate kanadarraren historia (cajun) eta bere bertsio frantsesean lan egiten du gaur egun, "Contre vents, contre marées". Ingurumenaren defentsaren aldeko borrokarekin ere konprometituta dago Zachary. "Legacy of the Lost" lanaren ekoizpenean parte hartu du, Louisianako Itsasertza Lehengoratzeko Koalizioarekin batera, eta Louisianan behe lurraldeen (marsh lands) defentsaren alde aurrera eramaniko ahalegina bultzatu du. Brunswick Berrian, Petit Codiac ibaia berreskuratzeko lanean hartu du parte.
POESIA
Zachary Richard 1968an hasi zen poesia idazten, New Orleans-en Alan Ginsbergekin topo egin ondoren. "Beats"ek, eta bereziki, Gary Snyderrek eraginda, Zachary Richarden poesia konplexua da erritmoaren aldetik, eta logikaren aldetik zorrotza da askotan. Esaldien soinuak eta erritmoak hitzen zentzuak adinako garrantzia dute Zachary Richarden poesian. Buruaren bidez Zen oreka eta naturaren indarra eta edertasuna bilatzea dira gai nagusiak, eta bereziki, frantses hizkuntzan idatzitako bere poesian, erresistentzia politikoa. 1998an, Zachary Richardek Champlain Literatur Saria jaso zuen "Faire Récolte" bere liburuarengatik, Amerikako Bizitza Frantsesaren Kontseiluak emana.


