Asturiasen egindako folkean kartel izugarria irabazi duen artistetako bat da hau; baina merkaturatze kontua dela eta, bere diskoak tokiko etxeetan agertu dira beti edo administrazio publikoen diru-laguntzak behar izan dituzte. Xuacuk, gaita jolea izateaz gainera, beste tresna ugari jotzen ditu, eta 1984an hasi zen grabatzen. Orduz geroztik, sari ugari jaso ditu. Bere disko ekoizpenaren artean "Les cornemuses dŽEurope en Cornouaille" lana dago, Keltia etxeak aintzat hartu eta argitaratua gure mugetatik kanpo; gainera, Chieftains-en "Santiago" ospetsuan parte hartu zuen Amievak eta pieza bat eskaini dio "Naciones Celtas" saltzaile anitzari.
Orain Xuacuk baliabide onak ditu "Tiempo de mitos" erakusteko. Laguntzaile onak itu eta edizio benetan bikaina, "digipack" moduan, eta obra aurkezten duen liburu zabalean gaiak azaltzen dira eta testuak inprimatu eta itzultzen dira behar den leku guztietan. Gainera, Ramon Pradaren ekoizpen bat izan du, eta tresna batzuek egungo soinu aukerak eta orain ematen ahal zaien tratamendu bikaina erakusten ditu horrek.
Ez da gaita jole berria. Bera bazegoen jada eta orain askoz ere jende gehiagoren aurrean aurkez daiteke.


