BidasoaFolk 2004
LA MUSGAÑA

LA MUSGAÑA taldeak ibilbide handi bat eskaintzen digu Goi-lautadako musika instrumentalean barrena, TEMAS PROFANOS beren azken diskografia lanaren bidez, gure tradizio aberatsaren muinean murgiltzen dira, eta mestizaiez beteriko kultur herentzia horren aukera estetikoak garatzen dituzte.

Hala Europak nola Afrikak, hala Mediterraneoak nola Atlantikoak beren aztarna utzi dute penintsularen erdian, eta haien arte edo musikaren erreferentzia orok bere isla aurkitzen du guru kulturan, geldirik ez egoteaz gainera, bidean aurkitu dituen iturri guztietatik edan duen tradizio batekin segitzeko aukera emanez.

Erritmo eta estilo aberastasun izugarria du, era askotako gaiak ukitzen baititu, erlijio eskaintzak, Salamanca eta Zamorako "charrada", "ajechao" eta "charro" delakoak; Avilako dantza korrituak; Caceresko "pindongo" delakoak, Leon edo Burgosko aire eta kantuak, eta baita Madril, Segovia edo Valladolideko jota, erregute, erromantze eta gabon kantak ere. TEMAS PROFANOS lanak bertako tresnen eta tresna etniko eta garaikideen aukera handia eskaintzen du benetan, eta horiek, Joaquin Diaz eta Carmen Parisen ahots bikainekin batera, tinbre egokia ematen diote begirada sortzaile honen une bakoitzari gure kulturaren sakonenari begira.

LA MUSGAÑA :

PARTE HARTZEN DUTE: