L´Ham de Foc bakarra da Folk Berriaren panoraman: aire mediterraniarrak nahasi egiten dira ekialdeko eta antzinako musikarekin, Gizakiaren adin eta kultura guztietako musika tresnek esanahi berria hartzen dute talde valentziar bikainaren ekoizpen honetan. Mara Arandaren ahots magikoak eta parekorik ez duen Efren Lopezen ekoizpenak beste mundu bateko giroak sortzen dituzte, beren errepertorioa elikatzeko erabiltzen dituzten musiken baliabide berezienak erabiliz: nonahiko pordoiak (didjeridoo, itsas tronpa, tanpura, zarrabetea, gaitak...), horietan eratzen baitira melodiak, betiereko itzuleraren ideia iradokitzen dute, hasiera eta amaierarik ez duen zirkulua; erritmo hautsiak, nondik datozen (Balkanak, Oriente Ertaina, Itsaso Beltza...) bat ere axola izan gabe, etenaren, ezegonkorraren, aurreikusten ez denaren bidean kokatzen gaituen dantza bat eraginez. Modu inspirazio gordineko melodiak marraztu eta kolorea ematen dieten apaingarriak eta melismak. Bere bigarren lan diskografikoan, L´Ham de Foc taldeak aurrera egiten du berria eta aldi berean beren lur valentziar eta mediterraniarreko tradizio zaharrenetan sustraituriko soinuak bilatzeko asmo horretan. "Canço de Dona i Home" diskoko kantuak sortzeko, zabaldu egin behar izan zituzten kultura greko, erromatar, arabiar eta kristauak eragina izan zuten lurralde horien inguruko ikerketak. Kretara egin zuten ikasketa-bidaia batean, bere musikarekiko loturak eta kantu berriak sortzeko inspirazioa lortu zuten, eta nola ez, musika tresna gehiago Efrenek bere aldakortasun harrigarriarekin jotzen duen bilduma izugarriari gehitzeko. L´Ham de Foc taldeak zuzenean jotzen duenean, izugarria da tinbrearen aberastasuna (30 soinu instrumentu baino gehiago, Mediterranio aldekoak gehienak), eta benetan atmosfera bizi eta magikoak lortzen ditu haiekin.
Honako jaialdi hauetan aurkeztu dute beren musika:
- Mostra de Música, Dansa i Teatre de Carrer, MUSICAT (Algemesí)
- Festival de Música ètnica i Mestissa MESTIVAL (Elx)
- Folk a Muralla (Girona)
- Tradicionàrius (C.A.T. - BCN)
- Festival Folk de Cartagena (Murcie)
- Encontros Musicais Da Tradiçao Europeia (Guimaraes - Portugal)
- Festival Internacional Castillo de Ainsa
- Mercat de la Música Viva de Vic
- Strictly Worldwide Music Festival 2001 (Saragosse)
- Folk Segovia
- Etnosur(Alcalá la Real-Jaén)
- Fira d'Espectacles d'Arrel Tradicional de Manresa


