BidasoaFolk 2003
Lehenengo
Edizioak
Egitaraua Artistak Laguntzaileak Loturak Mapak Kontaktuak
 

Mugarik gabeko musika da musika tradizionalek osaturiko jaialdi honek jaso lezakeen beste izena. Jaialdia orain dela hiru urte sortu zen Txingudi Badiaren eremu bikainaren barnean, Euskal Herrian, eta bertan kulturak elkarrekin topo egin eta nahasten dira Atlantikoko eta Bidasoako urak bezalaxe…

Gero eta ikusmira handiagoa sortzen duen rendez-vous honek, musikaren eta elkarrekiko akordioaren bidez, Irun, Hendaia eta Hondarribiko hiriei aukera ematen die bereizten dituen muga hori hausteko eta puntu komun baten bidez: euskal kultura, elkartzeko. Euskal kultura horixe izango da elkartuko dituen ardatza, lau egunetan zehar publikoa urruneko lurretan barrena eramango duen abiapuntua, tradizioen puzzle honen barruan, bakoitza bere erara, beren pieza jartzera etortzen diren artista horien lurretan barrena alegia …

Aurtengoan Euskal Herriak Bretainia, Katalunia eta Afrikari egingo die harrera, Provence eta Moldaviaz gainera. Gurekin ibilbide hori egitera gonbidatuak zaudete guztiak.

Beren jatorriko lekuetatik datozen artista guztiei, eta baita entzutera eta musikak inolako mugarik ez duela ikustera datozen guztiei ere: ONGI ETORRIA izan dadila BIDASOAFOLK musika tradizionalen jaialdi honen hirugarren edizioa.