|
Lehenengo Edizioak
|

Bizkaiko itsasoaren ertzean eta Bidasoa ibaiaren bokalean daude Irun, Hendaia eta Hondarribia,
geografia eta kultur hurbiltasunak elkartutako hiru hiri, eta BIDASOAFOLK izeneko musika tradizionalen
jaialdi jaioberri hau aurkezten dute munduko musiken aldeko apustu gisa, kultura tradizional biziak
aurkeztu nahian, eta gainera, Euskal Herriaren kultur ondare aberatsari balioa eman, eta hurbileko
herrien artean komunikazioa erraztuz.
Junkal Eliza zaharraren itzalean, Irunen, portuan dauden itsasontzien itzalean Hendaian eta alde
zaharreko kale estu eta harresien itzalean Hondarribian, musika tradizionalen hiru kontzertu
egingo dira turista ugari etortzen den garai batean. Kontzertu horietan kalitate handiko
ikuskizunetan parte hartu eta gozatzeko aukera izango du jendeak, inguru ezin ederragoan,
Txingudiko badiako hiru eszenatokitan.Bidasoa-Txingudi eskualdeak gaitasun izugarria du
eskualde hori eta bertan egiten diren kultur ekitaldi garrantzitsuak ezagutzeko interesa duen jendea
erakartzeko.Hiru kontzertu horiek erabat doan izango dira, eta musika hori ezagutzen ez duen jendeak ezagutzeko
eta kulturen bategitea baloratzeko aukera izango du.
|