Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzueragoa - Aurkezpena - Bidasoa-Txingudi

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

ORRIAREN BURUA



BIDASOA-TXINGUDI Mugaz Gaindiko Partzuergoa. Topaguneak

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA


ORRI HONEN BIDE-IZENA


Bidasoa-Txingudi

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren osaerak eragin duen fenomenoa oso esparru zehatzean kokatzen da, Txingudi Eskualdean, hain zuzen ere.

Txigudi Eskualdeak honako bi gora-behera geografiko hauetatik jaso du izena: Bidasoa ibaia eta Txingudi Badia. Bidasoa ibaia Nafarroako mendietan jaiotzen da eta Txingudi Badian husten ditu bere urak, eta Frantzia eta Espainiako Estatuen arteko muga naturala izan da mendeetan.

Eskualde hau Hondarribia eta Irungo udalerriek osatzen dute Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta Hendaiak Pirinio Atlantikoen Departamentuan, eta kokaleku pribilegiatuan dagoen lurraldea da. Bi estatuen artean dago, eta kultura baten, euskal kulturaren, elkargunea da. Itsas aldera begira, marinel bokazio garbia erakusten du, eta Jaizkibel mendiaren babesean dago; horixe da Bizkaiko Itsasoaren Kostaldeko gailurrik altuena.

eskualdearen argazkia

Biztanleei dagokienean, Irun da eskualdeko udalerri handiena (60.000 biztanle), eta bere merkataritza eta industria izaerari esker, Bidasoako herrigune nabarmenena da.

Hendaiak, berriz, 14.000 biztanle ditu, eta uda aldean biztanleria hori izugarri ugaritzen da, bisitari asko etortzen baita.

Hondarribiak 15.000 biztanle ditu, nagusiki arrantzatik eta zerbitzuetatik bizi da eta hona ere jende ugari etortzen da udan1.

mugako zubiak

Baiona-Donostia ardatzean dagoenez eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa osatu ondoren, proiekzio europar garbia du eskualde honek mugaz gaindiko lankidetzaren esparru espezifikoaren barnean.

Eskualdearen erreferentzia historiko bat eginez, aipatzekoa da jada Erromanizazioaren garaian ematen dela muga egiten zuen ibai estrategiko baten ilustrazio argia, eta jada garai hartan erreferentzia garbia zen. XXII. mendetik aurrera Bidasoa puntu estrategiko bihurtu zen Hondarribiko gotorlekuak, Erdi Aroko hiribildu berriak, itsasoak menperatzeko, Hondarribiak subiranotasuna ezarriko baitzuen nabigazioan, eta horrenbestez, ekonomia trukeetan, eta arrantzaren kontrolean.

marrazki historikoa

Mendeetan zehar liskar eta istilu dinamika bat izan zen nabigazioaren kontrol estrategikoa eta arrantzaren baliabideen banaketa zela eta, eta historiak erakusten digu horrekin batean herrien mestizajea ezarri zela eguneroko jardunean, baita liskar handienak izan ziren garaietan ere.

Erresumen arteko liskarrek beranduago izan zuten azken-hitza eta horrek ez zituen ekidingo Estatuen arteko suminak. Bidasoaren historia banaketa izan da lotura izan aurretik, eta Eskualde bateratuak soilik eskaintzen du bere historiaren asaldaketak gainditzeko aukera.

Historiak berak sortu du ibaiaren “humanizazio” prozesu handi bat, eta zeharkatzen duen trenbidearekin batera, mugaren bi aldeetan antzeko trenbide kultura sortzen duten bi sistemen ibilbidearen amaiera bihurtzen da.

Historia aldetik aipagarriak diren hainbat elementu gertatu dira, Eskualdean nolabaiteko lokarria sortu dutenak:

  • Alde batetik, kontrabandoa; nolabait esateko, mugaz gaindiko lankidetzaren hasieratzat har daitekeena, orduan sortu baitziren ekonomia1 trukerako lehen esparruak.
  • Bestalde, azken urteetako ikasle trukea.
  • Azkenik, Bidasoan goragoko mendietakoak baino errotuagoak zeuden euskal herritarrek Eskualdea sendotu izana oso aspalditik. Historikoki euskara lotura handia izan da, Frantziaren zentralizazioagatik eta Irun garatzeko beharreko inmigrazioaren ondorioz ahuldu egin bazen ere. Gaur egun, Iparraldean, komunitate batekoa izateko benetako sentimendua dago euskararekin lotutako kulturarengatik2.


ORRI-OINA: