ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Bordeleko Nazioarteko Azokan hartu zuen parte 2006ko maiatzaren 20tik 29ra bere standarekin. Nazioarteko Pabilioian Parte Hartzaile Ofizialen atalean zegoen standa eta Akitaniako eta inguruetako publiko frantsesari gure berezitasunak, gure osagarritasuna eta gure baliabideak ezagutzera ematea zuen xede. Bidasoa Xede Bordelen egotea, berez, aurrerapen garrantzitsua da mugaz gaindiko turismoaren sustapenerako, kontuan izanik nazioarte mailako ekitaldia dela, 2.500 bat erakusketarik parte hartzen dutela eta 300.000 bisitari izaten dituela urtero.
Madrilen, Nazioarteko Turismo Azokan parte hartu genuen 2005eko urtarrilaren 26tik 30era erakunde nazionalen atalean kokaturiko gure standarekin. Ekitaldi honek, Bidasoa-Txingudi eskualdeak eta Irun, Hondarribia eta Hendaia hura osatzen duten hiru hiriek eraturiko turismo xedearen esparru honetan munduko bigarren azokan egotea zuen xede. 11.516 enpresa zeuden esparruan, 101.000 bisitari izan ziren profesionalentzako jardunaldietan eta 105.000 bisitari asteburuan.
Publikoarekiko zuzeneko sustapena izan zen, 2004ko urriaren 25 eta 26an turismo informaziorako karpa jarri baikenuen Ramblas de Santa Monica eremuan. Bertan, turismo materiala zabaldu genuen, Badiaren turismo DVD proiektatu zen eta eskualdeko panoramikaren euskarria eratu zen. Era berean, sektorearen turismo eskaintza aurkeztu zen afari batean, Bidasoa-Txingudi eskualdeaz eta Hendaia, Hondarribia eta Irunek eskaintzen dituzten turismo aukera desberdinez hitz egin baitzen.